Libk. 73 Zk. 1-2 (2020): EGAN
IKERMATERIALAK

On egiñaren obaria

Argitaratua 2021-05-01

Gako-hitzak

  • XIX. mende amaierako gertaerak; geografia jakin bat; abenturazko generoa; deskribapenen maisutasuna eta astuna; etxea; Saletxeren hizkuntza

How to Cite

Gurrutxaga Zubia, A. (2021). On egiñaren obaria. GAN, 73(1-2). erreskuratua -(e)tik http://rsbap.org/index.php/egan/article/view/2895

Laburpena

On egiñaren obaria da Martin Ugarte Saletxek argitaratu zuen eleberri bakarra.
Baserritarra, industria-langilea eta idazlea zen, dena pack batean, nahiz eta
olerkari gisa ezagunago den. Tankalaren leloa eta Aizkorri artzain-poema olerki-sorta
luzeak Jatorriaren errotik izenburupeko liburuan argitaratu zituen eta Legazpiko
egileari liburu honetatik datorkio sona. Joxe-Prantxiskoren –“Arriantxo sasimedikuaren”–
ibilerek korapilatzen dute nobelaren ardatza. XIX. mende amaierako
Gipuzkoa barneko biztanleen bizimodua deskribatzen zaigu, latz bizitzen
ohituriko jendearen egunerokoa. Hizkera ikaragarri aberatsak eta deskribapen
landuek ez dute oztopatzen, edo beti behintzat ez, kontakizun entretenigarria.
Eleberri tradizionala, modernitate kutsurik gabeko egilea, baina irakurketa gozagarria.
Artikulu honen helburua XIX. mende amaierako Gipuzkoa hegoaldeko
herri xehearen berri ematen duen eleberria ezagutaraztea da, baita oso esparru
txikiko ezagutza duen egilearen berri ematea ere.