AZTERKETA LITERARIOAK
Publicado 2021-12-01
Palabras clave
- JosAnton Artze, Harzabal, euskal Kultur Frontea, Ez Dok Amairu, Kontrakultura, poesia esperimentala.
Cómo citar
Oronoz Anchordoqui, B. (2021). JosAnton Artze Harzabal: ingurua eta poesiagintza (1969-1979). GAN, 72(3-4). ecuperado a partir de http://rsbap.org/index.php/egan/article/view/4596
Resumen
- JosAnton Artzek Harzabal goitizena hautatu zuen garaian, une historiko
arras berezia bizitzeko aukera izan zuen. 60ko hamarkada zen eta mundu mailan
aldaketa sozioekonomiko zein politiko nabarmenak gertatzen ari ziren. Batetik,
Euskal Herrian Francoren diktadura zegoen eta hasierako errepresio urteen os-
tean euskal kulturak berpizkunderantz bideratuko zuten haziak erein zituen;
poetak Ez Dok Amairu (1965-1972) kantagintza berriaren talde eragiletik egin
zuen lan. Bestetik, esperimentazioa izan da Artzeren funtsezko ezaugarrietako
bat, poesia egiteko “beste modu bat” bilatu izan du bere hastapenetatik, guztia
zalantzan jarriz, bai idazkera euskarriak bai poemak har ditzakeen formak edota
hoskidetasuna (ikus-poesia edota poesia-fonetikoa landuaz). Joera esperimenta-
laz ari naizela, Jesus Mari anaiarekin txalaparta ahanzturatik berreskuratu eta
aire berriez jantzita jendaurrean ezagutzera eman zuten. Hortaz, lehenik Harza-
bal ezizena aukeratu zuen aldian bizi izandako ingurune hurbila deskribatuko
dut eta, gero, orduan argitara emandako olerki-liburuak zein ikuskizunak.