Publiée 2025-02-03
Mots-clés
- latinezko poesia; poesia-itzulpena; bertsolaritza; bertso-doinuak.
Comment citer
Ce travail est disponible sous licence Creative Commons Attribution - Pas d'Utilisation Commerciale - Pas de Modification 4.0 International.
Résumé
Literatura unibertsaleko poesia neurtua bertsotan euskaratzeko saio bati
buruzko hausnarketak biltzen ditu artikulu honek. Langintza horretan, gaur
egungo bertsolaritzako eta pastoraletako moldeetara egokitu ziren Virgilioren,
Ovidioren, Martzialen eta Senekaren idazlan hautatuak, eta musikaturik ere aurkeztu
ziren itzulitako sei poemak, askotariko doinu eta neurriak erabilita. Artikulu
honetan, itzulpen-saioan baliatutako estrategiak aurkeztu eta itzulpen-teorien
esparru zabalagoan kokatzen dira, eta poemak zehazki bertso edo bertsetetan
itzultzearen mugei buruz hausnartzen da. Horrez gain, xede-testuei esleitutako
doinuek itzulpen-prozesuan izandako eragina ere aztertzen da, poesia
neurtua literatura tradizioko neurrietan euskaratzeari buruzko hausnarketetan
osagai horren garrantzia azpimarratze aldera.