Vol. 76 No 3-4 (2023): EGAN aldizkariaren 75. urteurrena 1948-2023
ATALAK

Unai Elorriagaren Iturria: genero literarioaren gatazkaz eta ipuinen jatorriaz

Publiée 2024-01-02

Mots-clés

  • literatur generoa; short story cycle; Ekialdeko Europako literatura; Iturria; Unai Elorriaga.

Comment citer

Natxiondo Etxebarria, P. (2024). Unai Elorriagaren Iturria: genero literarioaren gatazkaz eta ipuinen jatorriaz. GAN, 76(3-4). onsulté à l’adresse http://rsbap.org/index.php/egan/article/view/5327

Résumé

Artikulu honetan Unai Elorriagaren Iturria (Susa, 2019) liburuaren genero
literarioari erreparatzen zaio eta obran nonahi diren metaliteratura zein tes-
tuartekotasun baliabideak aztertzen dira. Elorriagak ipuingintza landu zuen
lehenbizikoz liburu horretan eta short story cycle edo ipuin laburren ziklo bat
ondu zuen. Mota horretako lanetan narrazioak beregainak dira, baina elkarren
artean harilkatuta daude, pertsonaien, espazioaren, gaien edota denboraren lan-
ketari esker. Gainera, marko narratibo edo narrazio gidari batek saretu ohi ditu
ipuin guztiak. Horrela, narrazioak independenteak izan arren batasun handiago
baten parte dira eta lotura horiek liburua ziklo bezala irakurtzea ahalbidetzen
dute. Orobat, lanketa metaliterarioak eta Ekialdeko Europako tradizio literarioa-
rekin duen harremanak ere batasuna ematen diote Iturriari: marko narratiboan
bidaia bat eskaintzen da Europa horretan barrena, eta, protagonisten solasaldi
literarioen bitartez, ipuin hauen iturriari edo jatorriari buruz hausnartuko da.