IKERKETA ARTIKULUAK
Saizarbitoriaren testuartekotasun bideetan arakatuz: Martutene eleberriaren analisi bat
Publiée 2022-02-01
Mots-clés
- Saizarbitoria, Martutene, testuartekotasuna, Max Frisch, Philip Roth.
Comment citer
Urkiza Sánchez, A. (2022). Saizarbitoriaren testuartekotasun bideetan arakatuz: Martutene eleberriaren analisi bat. GAN, 74(3-4). onsulté à l’adresse http://rsbap.org/index.php/egan/article/view/4681
Résumé
- Ramon Saizarbitoriak 2013an argitaratutako Martutene eleberriko testuar-
tekotasun baliabideen azterketa da lan hau. Saizarbitoriaren beste lan batzueta-
ko pertsonaiak, eszenak edota sinboloak topa daitezke eleberrian, idazleak be-
rezkoa duen errepikapenerako joeran sakonduz. Bestalde, testuartekotasun aipu
eta erreferentziez josita dago nobela, testuan idazle ugariren arrastoa aurki dai-
tekeela. Horietan guztietan Max Frisch idazle suitzarra gailentzen da, bere Mon-
tauk izeneko nobela, hain zuzen, esan ahal izateraino Martuteneren hipotestu gisa
ageri dela. Bestelako idazleen presentzia ere agerikoa da maila esplizituan, Xa-
bier Lizardi eta Miguel de Unamunorena, besteak beste. Azkenik, erreferentzia
inplizituei dagokienez eta irakurlearen intertestua kontzeptuaren baitan, Philip
Rothen American Pastoralekin erkatu da nobela.