AZTERKETA LITERARIOAK
Testu-erlazioak eta eklektizismoa zeruko bidean (Oharrak Mikelestorenaren Zerura nahi duenak liburuaz)
Argitaratua 2021-12-01
Gako-hitzak
- XVIII. mendea, J.A. Mikelestorena, testu-erlazioak.
How to Cite
Salaberri Muñoa, P. (2021). Testu-erlazioak eta eklektizismoa zeruko bidean (Oharrak Mikelestorenaren Zerura nahi duenak liburuaz). GAN, 72(3-4). erreskuratua -(e)tik http://rsbap.org/index.php/egan/article/view/4595
Laburpena
- Egungo ortografian Zerura nahi duenak har dezakeen bide erraza gisara izenda
genezakeen idazlana da J. A. Mikelestorenari euskaraz ezagutzen zaion bakarra.
Liburutto bakarra, baina aldi berean edizio anitzekoa, bost bat aldiz inprimatu
baitzen denbora gutxian, inprimaldi guztiak bereizgarriren batez edo bestez hornituak,
eta guztiak interesgarriak oso. Hemen zirriborratu nahi den ohar-sortak,
euskal literatura zurkaizten duten maila apaleko obrek tradizio bereko gainerakoekin
ohi dituzten lotura eta erlazioen esparrua arakatzen hastea luke xede, oro
har. Nabarmendu beharrik ez da Lesakako erretorearen idazlantxo hau aitzakia
paregabea dela horretaz jarduteko