Vol. 76 Núm. 3-4 (2023): EGAN aldizkariaren 75. urteurrena 1948-2023
ATALAK

Haur eta Gazte Literaturako bitartekariak gaur egun. Ikerketarako abiapuntu bat

Publicado 2024-01-02

Palabras clave

  • Haur eta Gazte Literatura; Lehen Hezkuntza; bitartekariak; ira- kurketa aukeraketa; irakurketa ohiturak

Cómo citar

Otegui Oyarzabal, M. (2024). Haur eta Gazte Literaturako bitartekariak gaur egun. Ikerketarako abiapuntu bat. GAN, 76(3-4). ecuperado a partir de http://rsbap.org/index.php/egan/article/view/5326

Resumen

Artikulu honen helburu nagusia Lehen Hezkuntza amaitzen ari diren ikas-
leen irakurketa hautaketan bitartekariek duten eragina aztertzea izan da. Iker-
keta aurrera eramateko, ikerketaren marko teorikoan, liburuen hautaketa proze-
suak, bitartekarien garrantzia, haurren irakurketa beharrak eta eskolako litera-
tur kanonen inguruan adituek esandakoak aztertu dira. Ondoren, aldagai horiek
kontuan hartuz, galdetegi bat sortu da. Hirugarren urrats bezala, ikastetxe ba-
teko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 97 ikasleri pasa zaie galdetegia, pape-
rean idatziz betetzeko. Galdetegiak lortutako emaitzei erreparatuz, ondorioztatu
da irakurketa hautuetan eta ohituretan familiak pisu handia izaten jarraitzen
duela eta eskolak liburu aukeraketan eragin handia duela, baina liburuen aukera-
ketan bitartekari berriek geroz eta presentzia handiagoa dutela 12 urteko ikas-
leen artean, besteak beste, youtuber-ek.