Vol. 71 Núm. 3-4 (2018): EGAN
AZTERKETA LITERARIOAK

Metafikzioa eta memoria historikoaren elkarlana Bernardo Atxagaren Soinujolearen semean

Jon Iturregi Ikaran
Literatura konparatua eta Literatur Ikasketak EHUko Masterreko ikaslea

Palabras clave

  • Metafikzioa,
  • memoria,
  • Atxaga

Cómo citar

Iturregi Ikaran, J. (2018). Metafikzioa eta memoria historikoaren elkarlana Bernardo Atxagaren Soinujolearen semean. GAN, 71(3-4). ecuperado a partir de http://rsbap.org/index.php/egan/article/view/205

Resumen

 Lan honen aztergaia Soinujolearen semea da, Bernardo Atxagak 2003an kaleratutako eleberri arrakastatsua. Artikuluaren abiapuntua, gure ustez obraren ardatza osatzen duten bi ezaugarrien arteko erlazioa izango da. Alde batetik, metafikzioa (literatura bere buruari begira) eta, bestetik, memoria historikoarekiko kezka (literaturaz kanpoko errealitatea) nola nahasten diren aztertuko da. Idazleak zein helbururekin erabiltzen dituen ere hausnartuko da. Nahiz eta horrela aurkezten direnean aurkakoak iruditu, Soinujolearen semean biek batera lan egin dezaketela proposatuko da, jadanik balio ziurtzat hartzen ez diren errealitatea eta iragana irudikatzeko. Are gehiago, Soinujolearen semean defendatu egingo da metafikzioa ez dela joko estilistiko soil gisa erabiltzen, baizik eta eleberriaren esanahiaren konfigurazioan rol garrantzitsua jokatzen duela.