Libk. 76 Zk. 1-2 (2023): EGAN
ATALAK

Living Theatreren Antigone Donostian izan zenekoa: Teatroa eta euskal arte abangoardista esnarazi zuen ikuskizuna

Argitaratua 2023-07-27

Gako-hitzak

  • Living Theatre, Donostia, Jarrai, antzerki esperimentala, aban- goardia.

How to Cite

Gereñu Odriozola, I. (2023). Living Theatreren Antigone Donostian izan zenekoa: Teatroa eta euskal arte abangoardista esnarazi zuen ikuskizuna. GAN, 76(1-2). erreskuratua -(e)tik http://rsbap.org/index.php/egan/article/view/5149

Laburpena

1967. Donostia. Ameriketako Estatu Batuetako Living Theatre konpainia Vic-
toria Eugenian izan zen Jarrai antzerki taldeak gonbidatuta, eta arrasto mardula
utzi zuen bai antzerkian, eta baita euskal artegintzan ere, orokorrean. Emanaldi
bakarra eman zuten Livingdarrek Euskal Herrian, Brechten testuan oinarrituta-
ko euren Antigona propioaren ia hiru orduko ikuskizuna oholtzaratu zuten, baina
aldez aurretik dagoeneko abangoardiaren bidea hartua zuen euskal artisten be-
launaldi berriak eta teatro berriaren aldeko zaleek oso gogoan jaso zuten egun
hura, esperientzia hura. Amerikarrek ordura arteko eskema sistematiko guztiak
hautsi zituzten antzerki esperimentalaren bitartez, antzertiari zegozkionak eta
baita giza portaera normatiboari zegozkionak ere; eta gurean ere ez zuten inor
epel utzi. Francoren zentsurapean zen euskal gizartearen zati bat liluratu egin
zuen konpainiak, abangoardistena; beste batzuengan, ordea, desairea piztu zuen.
Urteak aurrera, emanaldi hark eragindako inpaktuak euskal antzerkian eta ar-
teetan oinordetza utzi du.