Libk. 72 Zk. 1-2 (2019): EGAN
AZTERKETA LITERARIOAK

Hasier Etxeberriaren Mugetan (1988) berrirakurriz

Ane Villagran Arristoa
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Gako-hitzak

  • Euskal literatura,
  • euskal gatazka,
  • trauma,
  • testu-analisia,
  • genero irakurketa

How to Cite

Villagran Arristoa, A. (2019). Hasier Etxeberriaren Mugetan (1988) berrirakurriz. GAN, 72(1-2). erreskuratua -(e)tik http://rsbap.org/index.php/egan/article/view/199

Laburpena

LABURPENA

Hasier Etxeberriaren Mugetan (1988) eleberriaren berrirakurketa bat proposatu dugu lan honetan. Euskal literaturan gatazkaren lanketari heldutako eleberri aitzindarietako bat izanik, artikulu honetan egin nahi den obraren azterketak gatazkaren errepresentazioa, traumaren lanketa zein genero irakurketa izango ditu arreta gune. Bide horretan, lehenik eta behin, testua inguratu eta obraren sortze testuingurua eta harrera kritikoa aurkeztu dira. Bigarrenik, testuan barneratuz, narrazioaren analisia egin da eta jarraian eleberriaren irakurketarako gako zenbaiten azterketa egin da. Zehazki, Bi arraia marroien eta Eperik Gabeko Saltoaren sinboloen irakurketa proposamena egin da, traumari eta genero irakurketari loturiko berrirakurketarako gako gisa.