Laburpena
Orduñan jaiotako Juan Antonio Ibarguren jauntxoa, Fernando VI.aren funtzionarioa zena, 1758ko ekainean ezkondu zen Madrilen María Vicenta Piquer y Noguera andere valentziarrarekin. Ezkontza haren kariaz, Juan Antonio Ibargurenek bat-egite hari emango zizkion ondasunen zerrenda egin zuen; guztira 17.606 erreal kuartoko tasazio-baliora iritsi zen ezkonsaria hainbat eratako ondasunez osatzen zen: jantziak, pinturak, altzariak, sukalde-tresnak, zilarrezko objektuak eta biblioteka txiki baina bitxia, lan frantses ugari biltzen zituena, hala nola, Jacques Villamont-en Bidaiak, Fénelon-en Telemakoren abenturak, Madeleine Scudery-ren Artamène, Nicolas Caussin-en Gorte Saindua eta Louis Coussin-en Elizaren historia. Espainiar obren artean, berriz, egile hauek aurkitzen ziren, besteak beste: Cervantes, Quevedo, Saavedra Fajardo, Calderón de la Barca, Gracián eta Fray Eusebio Nieremberg.
Gako-hitzak: Orduña. Juan Antonio Ibarguren. Ezkonsariak. Literatura frantsesa. Fernando VI.
Full text article
Egileak
Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) RSBAP 2020