Orto y ocaso de una distinción del barroco. Caballeros de Hábito guipuzcoanos, 1500-1800

F. Borja Aguinagalde (1)
(1) , España

Laburpena

1500 eta 1800 bitartean, 500 gipuzkoarrek janzten zuten Santiagoko, Alcantarako eta Calatravako ordena militarren abitua. Bereizgarri horren arrazoiak askotarikoak ziren: meritua, babesletza, ahaidetasuna, aberastasuna…, era zehatz batean nahasita kontzesio bakoitzean. Onuradunen behin betiko zerrenda zehazteko egindako ikerketa zorrotz bat oinarri hartuta, abituen sailkapena egin daiteke, garaiaren, ordenaren eta, batez ere, onuradunen gizarte-mailaren eta familiaren arabera. Ikerketaren emaitzek diotenez, Gipuzkoako ordena militarren abitua garai barrokoan emandako bereizgarria da (1630 eta 1690 bitartean eman zen guztien % 70), familia gutxi batzuetan kontzentratua (46 familiak % 70 bereganatu zuten) eta Santiagoko ordena nabarmen lehenetsia (% 80). Abitua aktibo soziala zen, gizarte-hierarkia sendotzen zuen lurraldearen barruan eta bat zetorren gobernuan zeuden leinu arrakastatsuekin. XVII. mendean zehar, abitudun zaldunek familia-sare estua osatzen zuten, sareen sare bat. Halere, egoera horrek gutxi iraun zuen. Izan ere, abitua krisian sartu zen XVIII. mendean, eta Karlos III.aren Ordenarekin batera bizi izan zen, azken hori 1771n sortu zenez geroztik. Dena dela, ordena horretako onuradunek bestelako profila zuten.


Hitz gakoak: Ordena militarrak. Gizarte-historia. Genealogia. Gizarte-bereizgarria.

Full text article

Generated from XML file

Egileak

F. Borja Aguinagalde
[1]
Aguinagalde, F.B. 2016. Orto y ocaso de una distinción del barroco. Caballeros de Hábito guipuzcoanos, 1500-1800. Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. 71, 1-2 (urt. 2016).

Article Details