Laburpena
Nafarroako Ituren herriak, garai batean Santesteban de Lerin haran historikoan eta gaur egun Malerreka deitutakoan aurkitzen denak, XVII. mendearen hasieran lortu zuen hiribilduaren izaera eta berehala, 1604an, onartu zituen ordenantzak. Egileak ordenantza horien berri ematen du artikulu honetan. Lehenik eta behin, eduki nagusiak laburbiltzen ditu eta, ondoren, testuan aurkitzen diren garai hartako gizartearen zenbait ezaugarri azaltzen ditu, hala nola, nekazaritza-abeltzaintzan oinarritzen zen bizibideari dagokion hiztegia eta onomastika: ponte izenak, deiturak, lanbideak eta toponimoak. Azkenik, atxikia doan Eranskinean, ordenantzen testu osoa transkribatua eskaintzen du.
Full text article
Generated from XML file
Egileak
[1]
Iñigo, A. 2008. Ituren hiribilduaren lehenbiziko ordenantzak. Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País. 64, 2 (uzt. 2008).
Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) RSBAP 2020